Koronabirusa Sakanan

Zortzi ikasle konfinatu dituzte asteburuan

Ikasleak zientzia klasean. Artxiboa.

Nafarroan 28 gela isolatuta daude, hau da, gela guztien% 0,80.

Osasunbideak jakinarazi duenez, guztira 162 ikasle konfinatu dituzte asteburuan Nafarroan. 555 ikasle daude etxean isolatuta, hau da, ikasle guztien %0,90. Gelaka, 28 konfinatu daude 18 ikastetxetan, hau da, konfinatu daitezkeen bizikidetza-taldeen % 0,80. Asteburuan konfinatutako ikasleen artean Olatzagutiko Domingo Bados eskolako lehen mailako 8 ikasle daude.