Txirrindularitza

Unax Trevejo Udaberri Trofeoko podiumean

Guaixe 2021ko mar. 18a, 11:30
Argazkia: Burunda Txirrindularitza Taldea.

Xabier Zabalak irabazi zuen igandean Burunda klubak antolatutako XXXV. Udaberri Trofeoa. Hugo Aznar laugarren sailkatu zen eta Unax Trevejok tartekako helmugen sailkapena irabazi zuen

Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako junior mailako 35. Udaberria Trofeoan parte hartu zuten txirrindulariek hotza, euria eta lainoa izan zituzten bidaide probak izan zituen 80 kilometroetan. 140 txirrindulari zeuden izena emanda, eta horietatik 64 klasifikatu ziren. Lasterketa oso mugitua eta polita izan zen, Altamirako bi igoera tartean, eta bi txirrindulari heldu ziren bakar bakarrik Altsasuko udaletxearen parean zegoen helmugara. Haien arteko esprintean Xabier Zabala (Bar Restaurante el Volante) gailendu zitzaion (2:09:44) Danel Casaisi (Ampo-Ikolan). 5 segundora sartu zen Ibai Azanza (Beola Motor). Quesos Albeniz Burunda etxeko taldeko Hugo Aznar 4. sailkatu zen (2:10:16). 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Oihan Etxeberria (Q. Albeniz) 29. sailkatu zen, Sergio Lopez (Q. Albeniz) 31. postuan, Xabier Borrega (Q. Albeniz) 32. postuan, Jon Koldobika Urrusolo (Sakana G.) 40. postuan, Unax Trevejo (Q. Albeniz) 42. postuan eta Aitor Ondarra (Sakana G.) 53. postuan. Unax Trevejok tartekako helmugen saria jaso zuen.