Gaur indarrean sartu dira Nafarroan COVID-19 gaitzaren hedapena geldiarazteko muga berriak, eta igandera arte iraunen dute. Egun horietan eremu publikoetako bileretan gehienez 4 pertsona onartuko dira eta 6 pertsona eremu publiko irekiari dagozkionetan, eta topaketak elkarbizitza unitate batera mugatu dira. Era berean, pertsonen mugimendua dagoen tokietako topaketak eta epe horretan egindako manifestazioak baldintzatu edo debekatu daitezke deialdia egin dutenen aurretiazko jakinarazpenean kutsadurak prebenitzeko pertsonen arteko beharrezko tartea bermatuta ez dagoenean. Bestalde, etxeratze-agindua 23:00etan izaten jarraitzen du, eta gaueko mugikortasunari dagokionez, 23:00etatik eta 6:00etarako tartea mantenduko da.
Bost egunetarako muga horiek autonomiek adostu zituzten Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan. Egun hauetarako indarrean jarritako neurriak Aste Santuan ere indarrean izanen dira, hau da, martxoaren 26tik apirilaren 9ra. Nafarroako Gobernuak, Gobernu Irekiaren bitartez, eguneratu egin du hartutako neurriei buruzko galdera eta erantzun ohikoenen gaineko informazioa.