Aralarko aingeruak herriz herriko ibilbidea hasiko du

Guaixe 2021ko mar. 19a, 14:16

Aralarko aingerua. Artxiboa.

Ohi bezala, aurreneko irteerak, Lakuntzara eta Arruazura eginen ditu.

Nafarroan ederki asko ezagutzen du Aralarko aingeruaren irudiak. Urtero 300dik gora herri bisitatzen ditu irudi bidaiariak. Pandemiak eta ezarritako itxialdiak planak guztiz aldarazi zizkigun guztioi joan den urtean, baita irudia garraiatzen duten fededunei ere. Alarma egoera indarrean badago ere, pandemiari buruzko ezagutza handiagoa da eta horrek Aralarko aingeruari herriz herriko ibilbidea egiteko aukera eman dio. 

Urtero estreinako bi irteerak Sakanan egiten ditu Aralarko aingeruak eta aurten ere hala izanen da. Gaur, 12:30ean, Lakuntzan egonen da eta igandean, 10:00etan, Arruazun. Elizkizunetan presente egonen da, baita gaixo daudenak bisitatu ere. Bestalde, pandemiako arauak indarrean dauden bitartean ezinen da aingerua gurtu, musu eman. San Migel egunean men egin zion jendeak, hau da, buruarekin keinu egin eta, pertsonek irudia ikutu gabe, apaizak aingeruarekin jendeari gurutzearen seinalea egin zion. Bestalde, herriz herriko ibilbideari apirilaren 4an ekinen dio Aralarko aingeruak. Ohi denez, Aralarko santutegiaren eta Baraibar arteko bidea eginen dute oinez fededunek.