Aralar zain dezagun! Gasbidea hemendik ez! plataformak antolatuta, Aralarren aurreikusita dagoen gasbideak eraginen dituen eraginak bertatik bertara ezagutzeko mendi ibilaldia eginen da. Historialari eta biologoak lagunduta, ibiltariek gasbide egitasmoak Aralar mendian eraginen lituzkeen ur, arkeologia eta etnografia kalteak ezagutzeko aukera izanen dute.
Nafarroako Gobernuaren Nasuvinsa enpresa publikoak Etxeberritik Lekunberrira gasa eraman nahi du eta, horretarako, gasbidea Aralar mendian barna egitea proposatu du. Larraungo eta Arakilgo udalak eta Etxeberriko, Egiarretako eta Etxarrengo kontzejuak ez daude gasa Lekunberrira eramatearen kontra, baizik aukeratutako ibilbidearen kontra. Erakunde horien eta plataformako kideen ustez proposatutako ibilbidea baino eragin gutxiago lituzke gasbidea Plazaola trena zenaren ibilbidetik eramatea.