Pilota

Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko Txapelketako final zortzirenak gaur Etxarrenen

Gaur, asteartea, 18:30etik aurrera Aranburu pilotalekuan jokatuko dira

Abian da Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa. Aste honetan final zortzirenetako partidak jokatuko dira Etxarrengo Aranburu pilotalekuan, gaur, asteartea, eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, asteazkenean. 

Etxarrengo partidak (asteartea, 18:30ean):
Lazkoz (Oberena) – Murillo (Ultzama)
Peñalver (Peña Pelotazale San Sebastian) – Ibarra (Oberena)
Itoiz (Zugarralde) – Berruete (San Miguel)
Azpiroz (Irurtzun) – Kañamares (Barañain)