Atletismoa

Izaskun Beunza eta Israel Arbizu Nafarroako Miliako txapeldunordeak

Guaixe 2021ko mar. 30a, 10:30
Emakumezkoen irteera, Izaskun Beunza tartean. Argazkia: Nafarroako Atletismo Federazioa.

Milia batek dituen 1.609 metroak osatzen bigarrenak izan ziren

Larrabideko estadioak Nafarroako 10.000 metroko Txapelketa eta Nafarroako Miliako Txapelketa hartu zuen larunbatean. Distantzia luzeko proban ez zen sorpresarik egon eta Javier Nagore (Grupompleo) eta Ana Llorens (Batcho) gailendu ziren. Nagorek 31:18 minututan despeditu zuen lana, eta Asier Estarriaga etxarriarra (Beste Iruña) 7. postuan sailkatu zen (33:26). Aritz Etxeberriak 35:55 minutu behar izan zituen. Emakumezkoetan, Llorensek 37:11 minututan osatu zituen 10 kilometroak. 

Milia batek dituen 1.609 metroak egiten azkarrena Atarratze Rota (Hiru Herri) izan zen (4:27.08), Israel Arbizu etxarriarrari (Hiru Herri) segundo eskas bat aterata (4:28.8). Hirugarren postuan Ardoiko Pablo Lassa sailkatu zen, ehuneneko gutxira (4:28.92). Emakumezkoetan, Grupompleo taldeko Sara Prados gailendu zen (5:20.97), Izaskun Beunza olaztiarrari (Beste Iruña) ia bi segundo aterata (5:22.76). Hirugarrena Nadya Collantes izan zen (5:27.07).