Pilota

Azpirozek aurrera egin du Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko Txapelketan

Guaixe 2021ko mar. 25a, 09:30

Irurtzun klubeko pilotariak final zortzirenetan Kañamares hartu zuen mendean. Irurtzun klubeko Imaz, aldiz, txapelketatik kanpo geratu da

Asteartean eta asteazkenean Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdiko Txapelketako final zortzirenak jokatu ziren Etxarrengo Aranburu eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuetan. Datorren astean final laurdenen txanda izango da. 

Final zortzirenetako emaitzak:
Etxarrengo emaitzak (asteartea)
Lazkoz (Oberena) 0 – Murillo (Ultzama) 18
Peñalver (Peña Pelotazale San Sebastian) 18 – Ibarra (Oberena) 5
Itoiz (Zugarralde) 18 – Berruete (San Miguel) 0
Azpiroz (Irurtzun) 18 – Kañamares (Barañain) 9

Lekunberriko emaitzak (asteazkena)
Imaz (Irurtzun) 4 – Balerdi (Oberena) 18
Murillo (Oberena) 18 – Tirado (Peña Pelotazale San Sebastian) 8
Maiza (Zugarralde) 9 – Mikelarena (Ultzama) 18
O.Iriarte (Larraun) 18 – Pernaut (Peña Pelotazale San Sebastian) 1