Txirrindularitza

Kadete sakandarrak oso ongi Zarauztarran

Guaixe 2021ko mar. 25a, 11:35
Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa.

Eguneko ihesaldietan sartu ziren eta maila ona eman zuten. Bihar, larunbata, kadeteen lehen proba nafarra jokatuko da Tafallan

Igandean XXX. Zarautztarra Sarian aritu ziren kadeteak, Gaztetxoak Torneorako baliagarria zen proban. Kadeteen lehen urteko lasterketa (52 km) esprintean erabaki zen proba Atracciones Sanz taldeko Aritz Aranbarri gailendu zen (1:26:20). Sakana Group-Aralar taldeko Gabriel Irurtia 18. postuan sailkatu zen eta Quesos Albeniz-Burunda taldeko Iker Gomez 24. postuan. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Iker Begiristain (Q. Albeniz) 46. sartu zen, Aritz Sao (Sakana G.) 49., Pablo Senosiain (Q. Albeniz)  62., Andoni Yerai Bedoya (Q. Albeniz) 67., Alain Rosado (Sakana G.) 69., Ion Lizarraga (Sakana G.) 72. eta Ion Aierbe (Q. Albeniz) 75.

Kadeteen 2. urtean (56 km), aldiz, tropela batera iritsi zen helmugara eta Suministros Zadorra taldeko Guzman Grecco gailendu zen (01:21:56). Lasterketa oso mugitua izan zen, eta Sakana Group Aralar taldeko Adrian Martinez izan zen probako protagonistetako bat, lakuntzarrak ihes egin baitzuen lasterketa hasieratik, baina tropelak ibilbide erdian harrapatu zuen. Ondoren bere taldekide Manex Zufiaurrek egin zuen erasoa, helmugarako kilometro gutxiren faltan tropelak irentsi zuenera arte. Esan bezala, proba esprintean erabaki zen. Quesos Albeniz taldeko Mikel Regil 13. sailkatu zen, Aritz Oiarbide 21. postuan (Sakana G.), Iker Agudelo 31. (Q. Albeniz), Adrian Martinez 46. (Sakana G.), Asier Etxeberria 56. (Q. Albeniz), Manex Zufiaurre 62. (Sakana G.), Ander G. De Albeniz 65. (Sakana G.) eta Joseba Ortigosa 66, (Q. Albeniz). 

Bihar, Tafallan
Larunbatean Nafarroako kadeteen mailako lehendabiziko lasterketa jokatuko da, Tafallako El Caserio-Valsay Trofeoa. Lasterketa 16:30ean hasiko da eta txirrindulariek 53 kilometro dituzte aurrez aurre.