Ikasleak kalera aterako dira

Guaixe 2021ko mar. 25a, 12:23

Ikasle Autodefentsa Sarearen, Ikas-en manifestaziora deitzen duen pankarta Etxarri Aranatzen. Argazkia: @IAsakana

Gaur, 13:00etan, Iruñeko Antonitti plazatik abiatuta manifestazioa eginen dute, ‘ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña’ lelopean. Sakanatik autobusa antolatuta dago.

Ikasle Autodefentsa Sareak, Ikas-ek deituta, hezkuntzako ikasleak mobilizazio eguna dute gaurkoa. Nafarroan, Iruñean manifestazioa egitera deitu dituzte ikasleak. Ikas-ek deituta bildutakoek “hezkuntzako autoritarismoaren aurrean, ikasleon antolakuntza eta batasuna” aldarrikatuko dituzte gaurkoan. Ikas-ek alde batetik aldarrikatzen du ikasleak ez direla umeak eta haiek beraien ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia aldarrikatu dute, “ikasleonganako infantilizazioari aurre egiteko”.  

Bestetik, Ikasleenganako kontrol sozialari aurre egin nahi diote eta horregatik eskatu dute ikasleak kontrolpean izatea helburu duten plataformak bertan behera uztea. Aldi berean, ikasleendako antolatzeko askatasuna aldarrikatuko dute. Ikasleak “subjektu politiko gisa biltzeko, mobilizatzeko, kartelak jartzeko… eskubidea dugu”. Ikas-ek, era berean, autoritarismoa salatu du.