COVID-19 gaitzari aurre egiteko txertaketa kanpainan beste pauso bat emanen zuen Osasunbideak Sakanan herenegun: Etxarri Aranazko osasun eskualdeko 80 urtetik gorako 353 pertsonei Pfizer txertoa jarriko zieten herenegun. Horretarako, Osasunbideak Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoia egokitu zuen eta 09:30etik 17:30era bitartean etengabe txertoak ematen aritu ziren Lakuntza eta Urdiain bitarteko adinduei. Bigarren txertoa apirilaren 12an jasoko dute.
80 urtetik gorakoen txertaketa Sakanan Altsasuko osasun eskualdean hasi zen martxoaren 12an. 580 altsasurrek, olaztiarrek eta ziordiarrek txertoaren lehen dosiak jaso zituzten eta bigarrena apirilaren 2an jasoko dute Burunda pilotalekuan. Irurtzungo osasun eskualdeari dagokionez, Arakil eta Arruazu bitarteko adinduek ez digute zehaztu Osasunbidetik.