Pilota

Ezkurdiak eta Ladis Galarzak borrokan jarraitzen dute

Guaixe 2021ko mar. 30a, 11:30

Atzo 15 eta 22 irabazi zieten Olaizola II.ari eta Rezustari eta Binakako finalerdietako play-offetan sailkatzeko lehian segitzen dute

Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Binakako Txapelketan aurrera egiteko ezinbesteko partida irabazi zuten atzo Zumaian. Olaizola II.a eta Rezusta zituzten arerio, eta partida oso borrokatuan 15 eta 22 irabazi eta urrezko euren 6. puntua lortu zuten Ezkurdiak eta Ladis Galarzak, finalerdietako play-offetan sailkatzeko borrokan jarraitzea ahalbideratzen diena. Arbizuarrak partidaren zama eta ardura bere gain hartu zuen eta ikusgarri aritu zen. Partidari erritmoa eta abiadura sartu zion, arriskatu zuen eta ongi atera zitzaion. Konfiantza alde du arbizuarrak, jokoan dagoen ligaxkako azken jardunaldi erabakigarrian beharko duena.