Koronabirusa Sakanan

15 ikasle konfinatuta

Ikasleak gelan. Artxiboa.

122 ikasle konfinatuta azken 24 orduetan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, guztira 122 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Gaur egun 1.303 ikasle daude beren etxeetan isolatuta, hau da, ikasle guztien % 2,1. Gelaka, 66 konfinatu daude 37 ikastetxetan, hau da, gela guztien %1,89. Azken 24 orduetan konfinatutako ikasleen artean daude Altsasu Bigarren Hezkuntza Institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako 15.