Sakanako Mankomunitateak jarduera fisikorako orientatzailea kontratatu nahi du

Guaixe 2021ko mar. 31a, 12:25

Interesatuek apirilaren 12ko 14:00ak arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko, Sakanako Mankomunitatean edo Enplegu Bulegoan

Sakanako Mankomunitateak Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzurako jarduera fisikorako orientatzailea kontratatu nahi du. Lanaldia astean 18 ordukoa izanen da, irailetik uztailera, zerbitzuaren beharren arabera moldatu daitekeena. Kontratua aldi baterako lanaldi partzialeko obra edo zerbitzu jakinekoa izanen da, eta kontratuaren iraupena betetzen den zerbitzuaren araberakoa izango da. 

Lanpostuaren oinarriak Sakanako Mankomunitatean daude, interesatuen eskura (www.sakana-mank.eus). 

Epea eta hautaketa probak
Interesatuek apirilaren 12ko 14:00ak arte aurkeztu ditzakete euren eskaera, Enplegu Bulegoan edo Sakanako Mankomunitateko Erregistroan. Eskaerarekin batera curriculuma –bertan agertzen diren meritu guztiak egiaztatzen dituzten dokumentuekin batera–, eta memoria aurkeztu beharko dute. 

Bi egun barru hautaketa probak izanen dira, Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan. Euskara proba apirilaren 14an izanen da, 10:30etatik aurrera. Hautagaiek memoriaren defentsa apirilaren 16an eginen dute, goizeko 9:00etatik aurrera. 

Epaimahaia Lansareko ordezkariak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, jarduera fisiko eta kirol teknikariak eta Sakanako Jarduera Fisiko eta Kirolaren Orientazio zerbitzuko sareko Anitzartean eta Euskara teknikariek osatuko dute. 

Prozesuan sortzen den lan poltsa hiru urterako izango da.