Areto futbola

Aralar Mendik bana berdindu zuen Ribera de Navarrarekin

Guaixe 2021ko mar. 31a, 08:00
3. mailako gizonezkoen Xotak ezin izan zuen Garbayo Chivite mendean hartu, nahiz eta Xabier Erbitik hat-tricka sartu.

3. mailako areto futboleko 2. fasean Aralar Mendik bana berdindu zuen Ribera de Navarraren kontra eta Xotak 3 eta 6 galdu zuen Garbayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra

3. mailako areto futboleko 2. faseko 7C azpimultzoan Ribera de Navarraren kontra aritu zen Aralar Mendi larunbatean Tuteran. Partida oso borrokatuan, Tuterako taldea aurreratu zen, baina Eneko Cruzek bana berdindu zuen eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

7C taldeko liderra Anaitasuna taldea da (9 puntu) eta Aralar Mendi 5. postuan dago, puntu bakarrarekin. Asteburu honetan atseden hartu baina datorrenean 4. jardunaldia jokatuko da eta Aralar Mendiri atseden hartzea dagokio. 

Xotak Garbayo Chiviteren kontra galdu
Irurtzungo Xotak 7E azpimultzoan jokatzen du eta aurreko ostiralean Garbayo Chivite Cintruenigo liderra hartu zuen Atakondoan. Partida azkarrean 4 goleko errenta lortu zuen Zintronikoko taldeak. Xota saiatu zen eta distantziak laburtu zituen Xabier Erbitik egindako hiruko edo hat-trickari esker, baina 3 eta 6 galdu zuten irurtzundarrek. 

Sailkapenean Garbayo Chivite Cintruenigok jarraitzen du lider (6 puntu) eta Xota hirugarrena da, hiru punturekin. Datorren jardunaldia apirilaren 17an jokatuko dute eta sailkapenean 2. den Kirol Sport izango du aurkari Xotak.