Plazaola bide berdearen argazki lehiaketa

Guaixe 2021ko api. 2a, 10:30
Plazaola bide berdea Irurtzundik pasatzean.

Apirilaren 1etik 11ra arte parte hartu daiteke Instagramen sare sozialean  argazkia igoz eta #TrailGazersPlazaola traola gehituz. 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.

Europako zortzi bide berde lotzen ditu Trail Gazers BID (Interreg-Atlantic Area) proiektuak. Horien artean dago Plazaolako bide berdea. Plazaola turismo partzuergoak jakinarazi duenez, “testuinguru horretan, udaberriko oporretarako, apirilaren 1etik 11ra, argazki-lehiaketa antolatu da Plazaolako bide berdean”. Partzuergotik zehaztu dutenez, “Plazaolako bide berdeko eta bidetik hurbil dauden herrietako paisaia, kultura eta ondare ingurunearen argazkiak bildu nahi dira lehiaketarekin”. Interesa dutenek argazkiak Instagramen partekatu ditzake #TrailGazersPlazaola traola gehituz. Antolatzaileen profila @trail.gazers da. Lehiaketari buruzko informazio osoa www.trailgazers.eu webgunean eta proiektuko sare sozialetan kontsulta daiteke. Irabazlearendako saria kirol-kamara bat izanen da, naturan irudiak lortzeko aproposa.