Errepublikako bandera jartzeko deialdia

Guaixe 2021ko api. 14a, 09:49

Errepublikako bandera leihoan.

Etxetako balkoi eta leihoetan jartzeko deialdia egin dute. Ez da ekitaldirik eginen.

Eibarren Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutela 90 urte betetzen dira gaur. Pandemiak eragindako epidemiologia egoeratik errepublikaren aldeko alderdi eta mugimenduek ez dute ekitaldi publikorik antolatuko. Nafarroan Batzarrek, Ezker Batuak, Ahal Duguk eta Berdeak-Equok errepublikako bandera balkoietan jartzera deitu dute. Horrekin batera, balkoian jarritako banderari argazkia egin eta hura batzarre@batzarre.org e-posta helbidera bidaltzeko eskatu dute.