Arretxe, Uribe eta Ziganda JUUL hauteskunde literarioetan sarituak

Guaixe 2021ko api. 15a, 13:22
2020ko JUUL hauteskunde literarioen sari banaketa. UTZITAKOA

Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteendako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen idazle eta ilustratzaile bozkatuenei saria banatzeko ekitaldia egin zuten atzo

Urtero bezala, Nafarroako Ikastolen Elkarteak JUUL hauteskuden literarioak egin zituen ikasleen artean. 2020ko udazkenean idazle eta ilustratzaile bozkatuenei dagoekien saria banatzeko ekitaldia egin behar zuten, baina osasun krisialdia zela eta bertan behera utzi zuten. Atzo arte. Iruñeko Kondestable jauregian ospatutako ekitaldi batean, streaming bidez jarraitzeko aukera izan zen, haurren eta gazteen idazle eta ilustratzaile gogokoenek saria jaso zuten. Bozkatuenen artean, Joana Ziganda eta Iker Uribe sakandarren Ni neu galtzeta ipuina dago, baita Arbizun bizi den Jon Arretxeren Beti Iparralderantz liburua ere. Urtero bezala, NIEk bozkatu guztiei aitorpen berezia egin die, eta Angel Galarza artista nafarraren saria banatu zitzaien. 

Sarituak

Idazleak

  • Ana Jaka - Marimatrakak - Astindu gorputzak!
  • Joana Ziganda eta Iker Uribe - Ni neu galtzeta
  • Pello Añorga - Ispilutxo
  • Ibon Martin - Onin eta baleen festa
  • Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren - Mamutxo bere gurasoen bila
  • Peru Magdalena eta Txomin Magdalena - Txomintxo eta Perutxo lehendakari
  • Jon Arretxe - Beti Iparralderantz 
  • Jasone Osoro - Eskularru beltzak - Ihes
  • Bertol Arrieta - Elurraren formula

Ilustratzaileak

  • Eider Eibar
  • Emmanuel Montiel
  • Jokin Mitxelena 
  • Mikel Santos Belatz
  • Iosu Mitxelena