Koronabirusa Sakanan

Martxoan %14,86 COVID-19 positibo gehiago izan ziren

Guaixe 2021ko api. 5a, 12:51

Guztira 170 sakandar gaixotu ziren martxoan, otsailean baino 22 pertsona gehiago. Martxo akaberara arte 1.601 sakandar ziren gaixotasuna pasa dutenak, haien %26,92 aurten.

COVID-19 gaitzarekin 170 sakandar gaixotu ziren martxoan. Aurten, guztira 431 dira gaixotu direnak, eta joan den urteko martxoaren 9an ibarrean aurreneko kasua atzeman zenetik 1.601 sakandarrek pasa dute gaitza; Sakanako populazioaren %7,9. Sakanak dituen 29 herrietatik Arakilgo bi besterik ez dira COVID-19 gaitzarekin gaixotutako herritarrik ez dutenak: Aizkorbe eta Urritzola.

Herrietako biztanleria eta izandako gaixo kopuruak gurutzatuz gero, Urdiain da gaixo kopuru portzentaia handiena duena, %18,46. Atzetik du Iturmendi, %10,22. Eta %10eko langatik oso gertu dago Irurtzun, herritarren %9,48 kutsaturekin martxo akaberan. Aurreko hilabetearen akaberan nabarmentzeko moduko kopuruak zituzten herriak ziren: Ziordia (%8,86), Etxarri Aranatz (%8,57), Arbizu (%8,3), Altsasu (%7,82), Arruazu (%7,55). Gaitza %5 eta %7 artean pasa duten udalerriak lau dira: Arakil (%6,44), Lakuntza (%5,80), Olatzagutia (%5,64) eta Irañeta (%5,33). Azkenik, populazioaren %5 baino gutxiago gaixotu diren herriak hiru dira: Uharte Arakil (%4,56), Ergoiena (%4,32) eta Bakaiku (%3,89). 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-01 2021-02 2021-03 2020an 2021ean Guztira
Irurtzun   17 9 4 183 30 213
Arakil   3 14 3 42 20 62
  Aizkorbe 0 0 0 0 0 0
  Urritzola 0 0 0 0 0 0
  Errotz 0 0 1 0 1 1
  Izurdiaga 1 2 0 4 3 7
  Etxeberri 0 0 0 6 0 6
  Egiarreta 0 0 0 6 0 6
  Etxarren 1 2 1 5 4 9
  Ekai 0 0 1 2 1 3
  Zuhatzu 0 4 0 2 4 6
  Satrustegi 0 1 0 1 1 2
  Hiriberri Arakil 1 0 0 7 1 8
  Ihabar 0 5 0 9 5 14
Irañeta   0 0 0 9 0 9
Uharte Arakil   1 2 0 33 3 36
Arruazu   0 1 2 5 3 8
Lakuntza   5 3 19 47 27 74
Arbizu   5 9 11 67 25 92
Ergoiena   0 1 4 11 5 16
  Unanu 0 0 0 1 0 1
  Dorrao 0 0 4 3 4 7
  Lizarraga 0 1 0 7 1 8
Etxarri Aranatz   19 14 23 158 56 214
  Etxarri Aranatz 19 14 23 155 56 211
  Lizarragabengoa 0 0 0 3 0 3
Bakaiku   0 4 4 6 8 14
Iturmendi   20 0 5 17 25 42
Urdiain   5 17 34 66 56 122
Altsasu   29 50 53 452 132 584
Olatzagutia   6 14 7 57 27 84
Ziordia   3 10 1 17 14 31
Guztira:   113 148 170 1.170 431 1.601