Osasun Departamentua COVID-19 detektatzeko baheketa bana egin zien larunbatean 15 eta 29 urte bitarteko arbizuarrei eta etxarriarrei, bi udalerriek zituzten kutsatze- eta positibotasun-indize handien ondorioz. Etxarri Aranazko Euskalerria frontoira joateko 508 gazte deituak izan ziren. Ez ziren denak joan, aste osoan kanpoan ikasten daudenak ikasten ari diren hiriburuan gelditu baitziren. Eta beste gazte asko aurretik etxean konfinatuta daude. Guztira 166 antigeno proba egin zituzten eta haien bidez hiru positibo atzeman zituen Osasunbideak.