Lehen mailako osasun arretaren defentsan, manifestazioa

Guaixe 2021ko api. 21a, 12:27
Lehen mailako osasun arretaren aldeko kontzentrazioa.

Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Iruñean Nafarroako Osasun Plataformak deituta.

Ikusirik “osasun etxeetako arretak gainbehera handia izan duela, bai herritarrekiko eta bai profesionalekiko”, Nafarroako Osasun Plataformak manifestazioa deitu du maiatzaren 15erako. Mobilizazioak Zaindu zure osasun etxea. Zaindu zeure burua. Oinarrizko Osasun Laguntza Aurrera leloa izanen du. Manifestazio horrekin foru administrazioari lehen mailako osasun arreta behar dituen giza- eta material-baliabidez hornitzeko eskaera eginen du. Data iritsi bitartean, asteazkenero moduan, 11:00etan, osasun etxeen parean kontzentrazioak egin dira eskaera berarekin.