Ekaiko eta Satrustegiko kontzejuek ordenantza fiskala onartu dute

Guaixe 2021ko api. 29a, 09:57
Ekaiko ikuspegia.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa, interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei ezarritako tasa da.

Ibarreko gainontzeko herrien pare jartzeko, Ekaiko eta Satrustegiko kontzejuek ordenantza fiskala behin betiko onartu dute. Horren bidez bi kontzejuek tasa bat kobratzeko aukera izanen dute herriko eremu publikoko lurzoru, lurpe edo lurgainaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egin dezaten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei; beti ere, zerbitzu horiek interes orokorrekoak direnean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean.

Bereziki, zerbitzu horien barnean daude ura, gasa, argindarra, telefonia finkoa eta mugikorra eta beste komunikabide mota batzuk. Horiek ematen dituzten enpresek kontzejuaren jabari publikoa okupatzen duten sare edo antena finkoen bitartez, osorik nahiz partez, tasa ezarriko zaie. Zehazki, enpresa horiek, salbu telefonia mugikorraren kasuan, kontzeju-mugen barnean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5.