Lorategia
Datozen hilabeteetan tenperatura altuak etorriko dira eta landareek zainketa batzuk beharko dituzte eguraldi baldintzei arazorik gabe aurre egiteko eta itxura ederra izan dezaten. Beraz, aholku batzuk luzatuko dizkizuegu udan zuen lorategiak osasuntsu egon daitezen bai barrutik bai kanpotik ere:
- Ureztatzeari buruz adibidez esan oso garrantzitsua dela arratsaldean ureztatzea, iluntzen hasten denean. Maiztasuna klimaren eta kokapenaren arabera aldatuko da, baina orokorrean baratzezainak, landare loredunak eta belarrak 1-2 egunetik behin ureztatu behar ditu, eta gainerakoak astean bizpahiru aldiz ureztatu ditzake.
- Munduko leku askotan uda sasoi beroa eta lehorra da eta izurriteak nonahi ager daitezke, hazkunderako, garapenerako eta biderketarako baldintzak zaildu ditzaketenak. Landareen kaltetzea ekiditeko, ondo zainduta egon behar dute (tratamendu naturalak badira hobe) eta ureztazketak eta ongarriak neurrian erabili behar dira.
- Lorategian alfonbra berde ederra edukitzeko komeni da belarra gutxienez astean behin edo hamar egunean behin moztea. Belarra oso azkar hazten da sasoi honetan.
Baratzea
Gure baratzeko lanik neketsuena lurra prestatzea izaten da. Baina, horrez gain, askotan ez dugu jakiten nondik hasi. Hona hemen jarraibide batzuk:
- Belar arrotzak kentzea: Baratzea belar arro-tzez beteta baldin badago, lehendabizi aitzurrarekin kendu beharko ditugu eta lurzoruaren maila berean mozten saiatuko gara. Belar hau konpostatzera eramango dugu eta ahalik eta lur gutxien botatzen saiatuko gara; izan ere, lurrak konpostatze prozesua zailduko baitu eta gainera, baratzean dugun lurrik onena galduko dugu.
- Laiatu: Laiaren laguntzaz, lursaila laiatuko dugu, beti atzerantza, aurretik laiatu duguna zapaldu gabe. Ez dugu inoiz lurra irauliko mugak nahastuko baititugu eta gure lurreko bioaniztasuna kaltetuko baitugu. Harrien eta sustraien bidez zabaltzen diren belar arrotzak kentzeko unea izango da.
- Ongarriztatu: Martxoa sasoi ona da lurra ongarriztatzeko. 2-3 kilo konpost edo simaur kopuru egokia izango da. Lurraren gainazalean zabalduko dugu. Nahiz eta simaur edo konpost freskoa erabil daitekeen, egokiagoa da konpost edo simaur heldua erabiltzea, horrela zenbait arazo ekidingo baititugu.