Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 506 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horiekin 1.715 dira gaur egun beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 2,77. Gelaka, 87 ikasgela konfinatu daude 47 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien % 2,49.
Etxean isolatuta dauden ikasleen artean 131 sakandarrak dira. Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko 47 ikasle isolatu dituzte asteburuan: Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 16, bosgarren mailako 18 eta seigarren mailako 13. Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko 43 ikasle daude konfinatuta: Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 19 eta laugarren mailako 24. Eta, azkenik, Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko 41 ikasle: Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 19 eta seigarren mailako 22. Horiei guztiei joan den ostiralean isolatutako ikasleak gehitu behar zaizkie: Zelandiko eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 16.