Areto futbola

Aralar Mendik eta Xotak gol festa ederra ospatu zuten

Guaixe 2021ko api. 27a, 10:00
Xotak garaipen ederra lortu zuen Itaroa Uharteren kontra. Argazkia: J.L.GORRIA.

3. mailako 7. multzoko igoera fasean Aralar Mendik 8 eta 6 irabazi zion San Juani eta 3. mailako 7. multzoko bigarren fasean Xotak 1 eta 3 hartu zuen mendean Itaroa Uharte

Asteburuan 3. mailako areto futboleko 7. multzoko igoera faseko 6. jardunaldia jokatu da. Uharte Arakilgo Aralar Mendik San Juan taldea hartu zuen larunbatean Larrabietan, eta partida oso lehiatuan, garaipen bikaina lortu zuten uharte arakildarrek, 8 eta 6 irabazi baitzieten San Juani. San Juan izan zen aurreratzen lehena, bi gol sartuta, baina Aralar Mendik ongi erantzun zuen eta partidari buelta ematea lortu zuten. Jon Arenaza (3), Asier Arratibel (2), Eneko Cruz (2) eta Jose Mari Gorriti izan ziren golegileak. “Sekulako partida izan da, talde guztia ongi aritu da. Halako garaipen bat izatea merezi genuen” azaldu dute Aralar Mendikoek. 

Sailkapenean, Anaitasuna da liderra (12 puntu) eta Aralar Mendi 5. postuan dago 5 punturekin. Igandean Aralar Mendik Anaitasuna liderra hartuko du Larrabietan, 12:30ean. 

Xotak ere irabazi
3. mailako areto futboleko 7. multzoko 2. faseko beste txapelketan, Irurtzungo Xotak 1 eta 3 irabazi zion Itaroa Uharteri partida oso borrokatuan. Angel Mari Villar, Josu Bergara eta Iraitz Bea izan ziren Itaroako atea zulatu zutenak. Sailkapenean Chivite Cintruenigo taldea lider da (10 puntu) eta Xota 2. postuan dago (9 puntu). Maiatzaren 8ko asteburuan jokatuko den hurrengo jardunaldian Chivite liderra izango du aurkari Xotak, Zintronikon.