Liburuaren eguneko lehiaketako hoberenak jaso du bere saria

Guaixe 2021ko api. 28a, 09:40
Maddalen Goñi irabazlea sariarekin. UTZITAKOA

Lehenengo aldiz, liburuaren egunaren harira Guaixek galdera-erantzuna lehiaketa antolatu zuen aurreko astean. Maddalen Goñik asmatu zituen erantzun gehien, eta Errigorako saskia irabazi du

Sakanako literaturaren inguruko hamar galdera erantzutea zen GUAIXEk proposatzen zuen erronka. Liburuaren egunaren tribialaren lehenengo edizioa antolatu genuen, apirilaren 23an Liburuaren nazioarteko eguna zela baliatuz. Maddalen Goñi mutiloarrak hamar galderak erantzun zituen ongi, eta horregatik Liburuaren eguneko tribialaren lehenengo edizioaren irabazlea da. Errigorako saskia eta Guaixe25 boltsa irabazi ditu. Zorionak!