COVID-19 gaitzaren hedapena mugatzeko, Arbizuko, Etxarri Aranazko eta Lizarragabengoako perimetro itxiera indarrean jarri zuen apirilaren 15ean. Osasunbideak jakinarazi duenez, prebentzio neurri bihar bukatzekoa zen, baina hiru herrietako osasun egoerak neurria beste aste batez luzatzea ekarri du.
Osasunbideko arduradunek azaldu dutenez, “bi udalerrietan martxan jarritako ohiz kanpoko neurriei esker, kutsadura- eta positibotasun-indize handiak jaitsi badira ere, eta haien goranzko joera murriztu bada ere, Osasun Departamentuak, horietako bakoitzaren osasun-txostenak eta txosten epidemiologikoak aztertu ondoren, beharrezkotzat jotzen du udalerri horietako perimetro-itxiera beste astebetez luzatzea, birusari eusteko”.
Etxarri Aranatzen, 2.497 biztanlerekin, 100.000 biztanleko 2.496 kasu daude 14 egunera, eta, 7 egunera, 845. Arbizun (1.109 biztanle), 14 egunera metatutako intzidentzia 2.446 kasukoa da, eta 7 egunera 453 kasukoa.
Neurri murriztaileak
- Arbizutik edo Etxarri Aranatzetik atera eta sar gaitezke? Arbizuko eta Etxarri Aranatzeko udalerrietan mugatuak egonen dira jendea libreki sartu eta bertatik ateratzeko mugimenduak, Etxarri Aranatzen Zugarreta kalean dagoen autobiako sarrera bakarrik egongo da irekita, salbu eta behar bezala justifikaturiko joan-etorriak, arrazoi hauetako batengatik egiten direnak:
- Osasun arrazoiak.
- Lan edo lege arloko betebeharrak betetzea.
- Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta heziketa zentroetara joatea.
- Ohiko bizilekura bueltatzea.
- Adinekoei, adingabeei, mendekotasuna dutenei, desgaitasuna dutenei edo bereziki kalteberak direnei arreta ematea eta haiek zaintzea.
- Finantza eta aseguru entitateetara edo erregai zerbitzuguneetara joatea
- Organo publikoen, judizialen edo notarioen jarduerak.
- Baimenak eta agiri ofizialak berritzea.
- Azterketa edo proba ofizialak.
- Orain arteko neurriek baimentzen dituzten kirol txapelketak.
- Baimenduta egon arren, sarrerak eta irteerak justifikatu behar dira? Bai, beharrezkoa da Arbizutik eta Etxarri Aranatzetik ateratzeko eta bertara sartzeko egiaztagiria izatea. Ziurtagiriak dagokion zentro edo erakundeetan eskuratu behar dira.
- Etxetik atera gaitezke? Bai, posible da etxetik ateratzea, mugikortasuna ez baitago mugatua udalerriaren barrenean.
- Errepidez zirkulatzean Arbizu eta Etxarri Aranatz zeharkatu al daiteke? Bai. Udal mugartea gurutzatzen duten errepideetan eta bideetan zirkulatzea baimenduta dago, baldin eta bidaiaren jatorria eta helmuga udal mugartetik kanpo badaude.
- Etxeratzeko aginduak indarrean jarraitzen du? Bai. Nafarroako gainerako tokietan bezala, ezin da ibilierabilera publikoko bide edo espazioetatik, 23:00etatik 06:00etara bitartean.
- Ba al da salbuespenik etxeratzeko aginduan? Bai. Salbuespen batzuk daude etxeratzeko aginduan, Nafarroako gainerako tokietan bezala, 23:00etatik 06:00etara bitartean.
- Zenbat pertsona bil gaitezke espazio publikoetan? Nafarroako gainerako tokietan bezala:
- Espazio publiko itxietan lau pertsona bildu daitezke gehienez, salbu eta bizikideak badira.
- Espazio publiko irekietan sei pertsona bildu daitezke gehienez, salbu eta bizikideak badira.
- Zenbat pertsona bil gaitezke bilera pribatu batean? Nafarroako gainerako tokietan bezala, espazio pribatuetan, bizikideak baizik ezin dira elkartu.
- Zein neurri bete behar dituzte ostalaritzako establezimenduek eta jatetxeek? Nafarroako gainerako tokietan bezala, ezin da barnealdean kontsumitu, terrazetan soilik.
- Ba al da aldaketarik gainerako neurrietan? Ez. Beste sektoreetarako gainerako neurriak eta edukierak bere horretan geldituko dira; Nafarroako gainerako tokietarako dauden neurri berberak aplikatuko dira.