Foru administrazioak jakinarazi duenez, 173 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Gaur egun 1.543 ikasle daude beren etxeetan isolatuta, hau da, ikasle guztien % 2,49. Gelaka, 81 ikasgela konfinatu daude 44 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien % 2,32.
Lakuntzako Herri Eskolako 35 ikasle isolatu dituzte azken 24 ordutan: Haur Hezkuntzako hiru urteko 7 ikasle, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 15 ikasle, laugarren mailako 3, seigarren mailako 10. Aurreko egunetan ikastetxe bereko 21 ikasle isolatu dituzte, beraz, guztira ikastetxeko 56 ikasle etxean daude. Azken 24 orduetan konfinatutako ikasleen artean daude Etxarri Aranazko San Donato eskolako Haur Hezkuntzako lau urteko 18 ikasle. Asteburuan ikastetxe bereko beste 43 ikasle isolatu zituzten, beraz, 61 dira etxean daudenak.