Duatloia

Sakandarrak ongi Larragako Duatloian

Guaixe 2021ko api. 29a, 12:30

Eukeni Goikoetxea 20. postuan sailkatu zen

Igandean V. Larraga Duatloia jokatu zen (5 km korrika -21 km bizikletan -2,5 km korrika), eta duatleta sakandarrak oso txukun ibili ziren. Ivan Urman (42:31) eta Uxua Idiazabal (1:15:30) izan ziren azkarrenak eta Larragako Duatloiko irabazleak. Eukeni Goikoetxea 20. sailkatu zen (1:07:33), Iñaki Alvaro 39. (1:10:19), Juan Luis Maiza 42. (1:11:02), Jose Ignacio Mikeo 48. (1:11:51), Juan Carlos Gomez 49. (1:11:51), Jon Lapuente 111. (1:20:53) eta Peio Bergara 117. (1:23:38). Errelebotan Jorge Iradi eta Dayana Perkaz 13. postuan sailkatu ziren (1:19:06).