Bizitzak onuren gainetik jarri behar dira

Guaixe 2021ko api. 30a, 13:09

ESK, Steilas eta CGTk elkarrekin eginen dute manifestazioa.

Iruñeko Errekoleta plazatik, 12:00etan, abiatuko da Esk, Steilas, CGT sindikatuek manifestazioa.

Esk, Steilas, CGT sindikatuek elkarrekin mobilizatuko dira Langileen Egunean eta biharko Bizitza duinaren alde, lanen eta aberastasunaren banaketa leloa aukeratu dute. Esk, Steilas, CGT kideek azaldu dutenez, “urtebete geroago haien normaltasunarekin nazkatuta gaudela esanen dugu bihar”. Horrekin batera, adieraziko dute, “normalena, bizitzek haien onurak baino gehiago balio behar dutela, gatozen lekutik gatozela ere, guretako tokia duen sistema bat nahi dugu”. Hiru sindikatuek nabarmendu dutenez, “guretako ez dago berreraikuntza ekonomikorik berreraikuntza sozialik gabe, guretako ez dago krisirako irtenbiderik eskubideetan aurrera egin gabe”.Horregatik, haiekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak.