Txirrindularitza

Hugo Aznar txapeldun eta Jon Erdozia hirugarrena Beran

Guaixe 2021ko api. 30a, 08:30

Juniorren XLIII. Felix Errandonea Memorialean Quesos Albenizko Hugo Aznar bakarrik iritsi zen helmugara eta  Sakana Group taldeko Jon Erdozia hirugarren sailkatu zen

Igandean XLIII. Felix Errandonea Memoriala jokatu zen Beran, juniorren mailako lasterketa gogorra. Soilik 27 txirrindularik lortu zuten proba despeditzea, eta tropela oso zatikatuta iritsi zen helmugara. Guztien buru, Quesos Albeniz-Burunda talde altsasuarreko Hugo Aznar izan zen (1:43:00). Kortesko txirrindulariak 23 segundo atera zizkion Bar Restaurante El Volante taldeko Xabier Zabalari, eta 53 segundo Sakana Group-Aralar taldeko Jon Erdozia etxarriarrari. Unai Garro (Sakana Group) 4. sailkatu zen, Mikel Uncilla (Quesos Albeniz) 6. eta Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 10. Top Tenean Sakanako taldeko bost txirrindulari sailkatzea azpimarratzekoa da. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Alex Lopetegi (Quesos Albeniz) 18. sartu zen eta Xabier Borrega (Quesos Albeniz) 21.

Kadeteak: Iker Gomez mendiko txapeldun Atarrabian
Larunbatean kadeteen XXXI. Beola Motor Trofeoa jokatu zen Atarrabian (82 km). Marcos Royo (Construcciones Lafuente) gailendu zitzaion Rafael Lopezi (Huesca La Magia) etapa erabakitzeko esprintean (1:28:58). Sakana Group taldeko Manex Zufiaurre 5. sailkatu zen, 1:01era, eta Quesos Albeniz taldeko Iker Agudelo, Mikel Regil eta Asier Etxeberria 8., 9. eta 11. postuetan.

Gabriel Irurtia (Sakana Group) 31. postuan iritsi zen, Iker Gomez (Quesos Albeniz) 41., Adrian Martinez (Sakana Group) 45., Anartz Garcia (Sakana Group) 54., Aritz Sao Roque (Sakana Group) 67., Ion Aierbe (Quesos Albeniz) 72., Aritz Oiarbide (Sakana Group) 74. eta Ion Lizarraga (Sakana Group) 79. Eta aipatzekoa da Iker Gomezek mendiko sailkapena irabazi zuela. 

Bestalde, eskola mailakoak Allon aritu ziren eta lan ona egin zuten.