Zer egingo zenuke zuk bat-batean dena utzi beharko bazenu? Duzun guztia maleta batean sartu beharko bazenu? Zer sartuko zenuke bertan? Non geratuko lirateke zure ametsak?
Nola gustatuko litzaizuke zure helmuga izango litzatekeen lurraldean hartua izatea? Ongi etorririk jasotzea nahi zenuke? Nola sentituko zinateke harrera gizarteak zurekiko zurrumurruak zabalduko balitu? Edota zure familiakoak? Zer sentituko zenuke zuengatik halakoak entzungo bazenitu?: "Inbaditzen gaituzte", "lana kentzen digute", laguntza guztiak beraientzat dira", "COVID-a ere kanpoko horiek ekarri dute"… eta abar?Nola gustatuko litzaizuke zure seme-alabak ikastetxe berrian hartuak izatea? Zer egingo zenuke zuk zure seme-alabari jaten emateko? Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko? Osasuna bermatzeko. Pentsatu al duzu inoiz, guk mugikor bat eduki ahal izateko makina bat haur hiltzen dela esplotazio lanetan, mugikorren osagaietako bat oso kutsagarria delako?
Pentsatu al duzu inoiz, agian zerikusteko handia duela Iparrak, Hegoaldearen migrazioen arrazoietan? Zergatik uste duzu migrazioei inbasioa deitzen zaiela, eta 1492.urteari aurkikuntza? Oroitzen al zara 1936an makina bat euskaldunek migratu zutela Ameriketara eta beste hainbat tokietara? Eta orain migratzea tokatzen ari zaigula, zer esan beharko diegu harrera gizarteei?
Zergatik begiratzen dugu arrotza balitz bezala ijito komunitatea nahiz eta milaka urte gure artean izan?
Pentsatu al duzu inoiz, Giza Eskubideak unibertsaltasunean? Desberdinak bezain berdinak garela? Zortedun sentitzen al zara munduko parte honetan jaioa zarelako? Pentsatu al duzu inoiz horretan?
Eta, zer iruditzen zaizu, enpatia pixka bat praktikatzen saiatzea? Bestearen tokian segundo batez bada ere jartzea?
Zintzoagoa ote da enpatizatu ondotik eskainiko diegun harrera? Atera zure ondorioak. Eskerrik asko.