Ikasleen dantza emanaldia

Guaixe 2021ko mai. 3a, 14:10

Hirugarren ikasturtez, Dantzabideak dantza erresidentzia egin dute Altsasuko institutuan eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan. Dantzaz taldeko dantzariak izan dira irakasleak, eta ostiralean Altsasu institutuko ikasleek sortutako koreografiak erakutsi zituzten

Altsasuko institutuko DBH 2. mailako ikasleen lau taldek dantza emanaldia eskaini zuten ostiralean. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBH 3. mailako bi taldek erresidentzian parte hartu zuten, baina herriaren perimetro itxialdia zela eta ezin izan zuten Altsasuko kiroldegian egin zuten emanaldian egon, eta aurrerago Etxarri Aranatzen sortutako koreografiak eginen dutela jakinarazi zuten. Emanaldian ere Dantzaz taldeak Basoak ikuskizuna eskaini zuen. Oholtzara salo! Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko Udalek elkarlanean antolatzen dute, Nafarroako Antzoki Sarearen eta Nafarroako Kutxa eta La Caixa fundazioen laguntzarekin. 

 

Ostiralean erreportajea Guaixe Astekarian.