Futbola

Altsasuk Berriozar mendean hartu zuen

Guaixe 2021ko mai. 3a, 12:00

Erregional maila. 5. multzoa. 13. jardunaldia: Altsasu 3 – Berriozar 2. 1. Maila Autonomikoan Lakuntzak eta Beti Casedanok jokatu beharreko partida atzeratu egin zen

Igandean Altsasuk Berriozar hartu zuen Dantzalekun, eta bi taldeek hasieratik nagusitu  nahi izan zuten. Berriozar izan zen aurreratu zen lehena, baina Altsasuk ez zuen etsi eta Imanolen golari esker bana berdindu zuten gorritxoek. Gutxi iraun zuen pozak, berehala Berriozarrek bigarren gola sartu baitzuen. Bigarren zatian Altsasuk gora egin zuen eta partidari buelta ematea lortu zuen, lehenik eta behin Urkok eta bigarrenik Paulettek sartutako golei esker, eta 3 puntuak etxean geratu ziren. 

Erregional mailan Gazte Berriak da liderra (27 puntu) eta Altsasu 4. postuan dago (16 puntu). Asteburuan talde gorritxoak sailkapenean 8. postuan dagoen Beti Kozkor izango du aurkari, Lekunberrin jokatuko den partidan. 

1. Maila Autonomikoa: Lagun Artearen eta Beti Casedanoren arteko partida, atzeratuta
Lakuntza perimetralki itxita dagoenez, igandean Lagun Arteak eta Beti Casedanok Zelai Berrin jokatu beharreko partida atzeratu egin da. Gauzak horrela, Avance Ezkabartek jarraitzen du lider (32 puntu) eta Lagun Artea 8. postuan dago (10 puntu), partida bat gutxiagorekin.