Maiatzak jaso dituze

Guaixe 2021ko mai. 3a, 13:53

Maiatzaren aurreneko egunean Maiatzak jasotzen dituzte Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian. Pandemiak joan den urtean eragindako etenaren ondoren, aurten maiatzak zutitu dira. Nahiz eta ez den aurreko urteetako ospakizun bera izan. 

Jende pilaketak saihesteko eta horrela birusa ez zabaltzeko Etxarri Aranazko Udalak bertan behera utzi zuen maiatzaren bateko ekitaldia. Gainera herria ostegunera arte perimetro itxiera ezarria du. Hala ere, bakarren batek txara bat jaso zuen. Bakaikun ohi baino lehenago jaso zuten maiatza. Duela bi urteko enborra da zutitutakoa. Iturmendin garabia baten laguntzaz jarri zuten maiatza. Gainera, jende pilaketak saihesteko, arratsaldean beharrean goizean jarri zuten. Eta Ziordian ere txara bat jarri zuten Urbasa gainean, baina ohi baino jende gutxiago izan zen.