Nafarroako Gobernuak gaztigatu duenez, 492 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horiekin 1.677 dira gaur egun beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 2,70. Gelaka, 89 ikasgela konfinatuta daude 44 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien % 2,55. Sakanako hiru ikastetxeetako 90 ikasle dira asteburuan isolatu dituztenak. Batetik, Lakuntzako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 13 ikasle daude. Bestetik, Etxarri Aranazko San Donato eskolako 53 ikasle daude: Haur Hezkuntzako bi urteko 10, Haur Hezkuntzako hiru urteko 17, Lehen Hezkuntzako lehen mailako 14 eta Haur Hezkuntzako bost urteko 22. Azkenik, Etxarri-Aranazko Andra Mariko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 14 ikasle ere konfinatua daude.
Bestalde, ostiralean, Altsasuko Zelandi eskola publikoko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 13 ikasle isolatu zituzten.