Areto futbola

Aralar Mendik ezin izan zuen Anaitasuna liderrarekin

Guaixe 2021ko mai. 5a, 10:20
Aralar Mendi.

3. mailako 7. multzoko igoera fasean Aralar Mendik hiruna berdindu zuen Ibararterekin eta 2. fasean Xotak lidergoa du jokoan

Asteburuan 3. mailako areto futboleko 7. multzoko igoera faseko 7. jardunaldia jokatu zen. Uharte Arakilgo Aralar Mendik Anaitasuna liderra hartu zuen igandean Larrabietan, baina liderra Uharte Arakilgo taldea baino gehiago izan zen. 

Bi taldeek ongi jokatu zuten eta parez pare ibili ziren, baina bigarren zatian bi gol sartu zituen jarraian Anaitasunak, eta uharte arakildarren asmoak zapuztu zituen. Partida bukaeran hirugarrena sartu zuen liderrak, eta 0 eta 3 galduta Aralar Mendik ez zuen punturik bildu. 

Igoera faseko sailkapenean, Anaitasunak jarraitzen du lider (15 puntu) eta Aralar Mendi 5. postuan dago, 4 punturekin. Larunbatean Aralar Mendik 4 punturekin sailkapenean 4. postuan dagoen Ribera de Navarra hartuko du Larrabietan, 18:00etan, bi arerio zuzenen arteko partida gogorra izango denean. 

Xotak lidergoa du jokoan
3. mailako areto futboleko 7. multzoko 2. faseko beste multzoko txapelketan, asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Sailkapenean Garbayo Chivite Cintruenigo taldea da liderra (10 puntu) eta Xota 2. postuan dago (9 puntu). Eta hain zuzen ere bi taldeak elkarren kontra lehiatuko dira larunbatean Cintruenigon, 18:00etan. Lidergoa dago jokoan, eta ea talde irurtzundarra gorenera igotzen den.