Futbola

Osasuna Fundazioak udako futbol campusak antolatu ditu Altsasun, Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Uharte Arakilen

Guaixe 2021ko mai. 4a, 12:13
Aste Santuko Osasunako Futbol Campusa, Lakuntzan. Argazkia: Osasuna Fundazioa.

Izena ematea zabalik dago www.fundacionosasuna.com webgunean

Osasuna Fundazioak udako eskaintzaren berri eman du. Aurten 4 eta 14 urte bitarteko neska  mutilendako 16 udako futbol campus antolatu ditu, horietako lau Sakanan: Altsasun, Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Uharte Arakilen. 

Etxarri Aranatzen ekainaren 28tik uztailaren 2an eskainiko da futbol campusa, Lakuntzan uztailaren 5etik 9ra, Uharte Arakilen uztailaren 5etik 9ra eta Altsasun uztailaren 9tik 23ra. Ordutegia berbera izango da: goizeko 8:45etik 14:00etara. Hezkuntza eta kirol alorretan prestaturiko hezitzaileek eskainiko dute campusa, eta partaide guztiek osasun aseguru pribatua izanen dute. Futbolean trebatzeaz gain, uda izaki, egunero igerilekuetan freskatzeko aukera izango dute neska mutikoek. Bukaeran ebaluazio buletina eta diploma jasoko dute, baita Osasunako udako campuseko txanoa eta 2 kamiseta. 

Izena emateko
Izena ematea zabalik dago www.fundacionosasuna.com webgunean edo 948 293 040 telefonoan. Leku kopurua mugatua dela adierazi dute antolatzaileek, eta ikasleak izen emateen ordenaren arabera onartuko direla. Prezioa: 130 euro, jangela gabe, eta 180 euro, jangela zerbitzuarekin. Osasuntxiki Klubeko kideek eta Osasun eskolako kideek beherapena izango dute.