CNTk berdinen arteko antolakuntza aldarrikatu zuen

Guaixe 2021ko mai. 4a, 13:14
CNTk Tafallan ospatu zuen Langileen Eguna. Argazkia: @CNTIrunea.

Antolakuntza lantokietan, auzoetan eta herrietan egin behar dela gaztigatu zuen. “Eta eguneroko borrokan indartsu egitea, arazo komunei aurre egiteko”. 

CNTk bere kide eta zaleak Tafallara deitu zituen. Anarkosindikalistek adierazi zutenez, “une hauetan garrantzitsua da langile klasearendako politika parlamentarioaren ilusio faltsuekin haustea. Soilik elkarri lagunduz eta berdinen arteko antolakuntzaz aurre egin ahalko diegu etorkizuneko erronkei”. Anarkosindikalsimoaren balioa aitortu zuten ekitaldian. “Langileok orainak planteatzen dizkigun erronkei aurre egin ahal izateko, beharrezkoa da klaseen arteko borrokaren hari historikoari eustea, hau da, boterearen aurkako borrokaren hariari eustea”. Gainera, eskuin muturraren gorakadaz eta harekin “balio atzerakoienen eta erreakzionarioenen gorakada” salatu zituzten CNTkoek.