CCOOk eta UGTk langileekiko konpromisoa bete dezala eskatu diote gobernuari

Guaixe 2021ko mai. 4a, 13:34
Langileen Eguneko manifestazioa eta ekitaldia elkarrekin egin zuten CCOOk eta UGTk. Argazkia: @ccoonavarra.

Bi sindikatuen iritziz “ Nafarroak eta Espainiak zor bat dute bere langileriarekin; horregatik, orain egin behar dira politika aurrerakoiak, orain bete behar dira eta orain babestu behar da enplegua”. 

CCOO eta UGT sindikatuek “Orain bete behar da. Langileekin zorretan dagoen herrialdea” leloa zuen manifestazioa egin zuten Maiatzaren Lehenean. CCOOko Nafarroako idazkari nagusi Chechu Rodriguezek azaldu zuenez, “beharrezkoa da gizartearen ezkutua indartzea, beharrezko erreformei aurre eginez, eta prozesu horretan sindikatuekin negoziatzea funtsezkoa da. Elkarrizketa Sozialak iraganeko politika insolidarioak zuzentzeko eta agenda soziala berreskuratzeko balio izan du”.

Horregatik, bi sindikatuek Espainiako Gobernuari eskatu zioten “erreforma eta negoziazio prozesua” azkartzea. “Berriro ere krisitik irteteari aurre egiteak, legedi erregresiboarekin, gehiengo sozialak pobretuko ditu. Eta hori saihestu egin behar dugu, edonola ere. Nafarroako Gobernuak kontuan hartu behar du, halaber, Europako funtsen etorrera aukera ezin hobea dela lan-munduan gertatzen diren jardunbide txar batzuk aldatzeko”. CCOOko eta UGTko arduradunen iritziz, “politika sozialak eta fiskalak hobetzeko tartea dagoela. Nafarroak zorra du bere langileriarekin; horregatik, orain politika aurrerakoiak egin behar dira, orain enplegua bete eta babestu behar da”.