Koronabirusa Sakanan

Hogei ikasle isolatu dituzte

Ikasgela bat hutsik.

Herrialdean 135 ikasle konfinatu dituzte, 81 ikasgela daude isolatuta, hau da, ikasgela guztien %2,32. 

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, guztira 135 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, eta 1.515 dira gaur egun beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien %2,44. Ikasgelaka, 81 ikasgela konfinatu daude 41 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien  %2,32. Etxean isolatutako ikasleen artean Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 20 ikasle daude.