Nafarroako Gobernuak, Etxarri Aranazko eta Lakuntzako udalekin hitz eign ondoren, perimetro itxierak aste batez gehiago mantentzea erabaki du. Alarma estatua maiatzaren 9an amaituko da, baina bi herri hauetan "neurri bereziak" mantenduko direla jakinarazi dute.
Etxarri Aranatz apirilaren 15ean itxi zuten, eta maiatzaren 13ra arte egonen da itxita. Hamalau eguneko intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 2.134 kasu dira, eta azken zazpi egunetako intzidentzia 1288 kasuetan dago. Atzo egindako probetan 11 kasu positibo izan dira Etxarri Aranatzen eta 46 haur gehiago konfinatu dituzte.
Lakuntza maiatzaren 1ean itxi zuten eta maiatzaren 15era luzatu dute perimetro itxiera. Hamalau eguneko intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 5.316 kasu dira, eta azken zazpi eguneko intzidentzia tasa 3.596 kasukoa. Atzo egindako probetan 4 kasu positibo eman ziren herrian.
Neurriak
- Herritik sartzea eta ateratzea debekatuta dago.
- Salbuespenak: osasun arrazoiak, lan edo lege arloko betebeharrak, hezkuntza arrazoiak, ohiko bizilekura bueltatzea, zaintza behar dutenei arreta ematea, finantza eta aseguru entitateetara edo erregai zerbitzuguneetara joatea, azterketa edo proba ofizialak egitea, baimendutako kiriol txalpelketak.
- Ziurtagiriak behar dira baimendutako sarrera eta irteerak egiteko. Zentro eta erakudeetan eskuratu behar dira.
- Etxetik ateratzeko aukera dago. Etxeratzen agindua 23:00etatik 06:00etara dago.
- Espazio publikoetan gehienez lau pertsona bildu daitezke.
- Etxeetan bizikideka bakarrik elkartu daitezke
- Taberna barrualdean ezin da kontsumitu, terrazetan bakarrik.