AHTren kontrako mural sorta

Guaixe 2021ko mai. 6a, 19:35
Arruazun AHT egitasmoaren kontra egindako murala.

AHTren kontrako Koordinakundeak herrietan horma-irudiak egitera deitu du.

Arruazun aspaldi margotu zuten Abiadura Handiko Tren (AHT) egitasmoaren kontrako mural bat. Ondoren Etxarri Aranatzen egin zuten. Joan den urtean Uharte Arakilen egin zuten eta joan den hilabetean altsasuarrek egin zuten. Herrietan egitasmo horren kontrako muralak egitera deitu du  Nafarroako AHTren aurkako Koordinakundeak. Sakanako lau muralez aparte, dagoeneko herrialdean barna beste zortzi mural margotu direla jakinarazi dute koordinakundetik. Aldi berean, nafarrak animatu dituzte “oraindik horma-irudirik egin ez den herrietan AHTren aurkako jarrera adieraztera”.