Kutxa Birak bi geldialdi eginen ditu

Guaixe 2021ko mai. 7a, 13:14
Kutxa Birako kutxan mezua sartzen. Argazkia: Utzitakoa.

Gaur, 17:00etan, Altsasuko udaletxe parean eta, 19:00etan, Arbizuko kiroldegi parean.

Iparra Hegoa elkartearen Kutxa Bira ekimenak Sakana bisitatuko du gaur. Kutxa Biraren helburua da euskara, herri-nortasuna eta euskal kultura bultzatzen duten Korrika, Durangoko Azoka eta ikastolen jaialdiak bezalako ekimenak bertan behera geratzeak sortzen duen galera sentimentalari aurre egitea, eta, era berean, euskal komunitatea aktibatu eta elkartzeko aukera ematea. 

Euskal kutxa txiki bat dabil martxoaren 20tik eskuz esku, Bizi Gira... Kutxa Bira lelopean. Diasporan, Argentinako Viedman abiatu zuen bere ibilaldia Kutxa Birak eta hilaren 30 despedituko du bere ibilbidea Seguran. Bitartean eskuz esku dabilen kutxan Amets Arzallus bertsolariak idatzitako Hitza da gure lurra testuaz aparte, geldialdia egin duen herri bakoitzean jasotako ametsak edo aldarrikapenak hartzen ditu kutxak bere baitan. 

Egitaraua

  • Altsasu
    • 16:30ean Altsasuko dultzaineroen eta Zangitu fanfarrearen girotzea herrian zehar.
    • 17:00etan Harrera udaletxe parean. Handik Iortia kultur guneko zabalgunera joanen dira. 
      Han izanen dira: txalapartariak, bertsolariak, musika, dantzariak… Amets Arzallusen mezua irakurriko da eta Altsasuko herriaren ametsa irakurriko da.
  • Arbizu
    • 18:00etan Musika plazan. Arbizuarren ametsak konpartitzea.
    • 19:00etan Kutxari harrera kiroldegian herriko trikitilari eta dantzariekin. Ondoren plazan aate eta ametsak irakurtzea.