Osasun Departamentuak COVID-19aren aurkako txertaketa-estrategiarekin segitzen du. Lakuntza eta Urdiain bitarteko 495 sakandar Etxarri Aranazko frontoitik pasa ziren asteartean. Pfizerren bigarren txertoa jaso zuten guztiek. Herenegun, berriz, Euskalerriari pilotaleku etxarriarretik pasa zirenak 60 eta 67 urte arteko 592 pertsona pasa ziren eta Astra Zenecaren txertoa jaso zuten. Herenegun ere 60 eta 65 urte arteko Arakil eta Arruazu arteko 168 sakandar Irurtzungo kiroldegira joan ziren txertoa jasotzera. Osasunbideako langileak azaldu dutenez, “jendea oso pozik ateratzen ari da, lasaiago daude”. Gaur, berriz, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko 66 eta 69 urte arteko 233 burundarrek dute hitzordua jarria Burunda pilotaleku altsasuarretik pasatzeko. Bestalde, asteartean, Etxarri Aranazko udal liburutegian, 68 eta 69 urte arteko 168 pertsona izan ziren txertoa jaso zutenak.
Osasunbidearen txertaketa estrategiaren barruan 60 urtetik beherakoen txertaketarekin hasi da, talde horretako adin-tarte nagusienetatik hasita (59-58 urte). Haiei telefono mugikorrera SMS mezua bidaliko die departamenduak, txertoa jartzeko hitzordua zehazteko.