Txirrindularitza

Kadeteak: Mikel Regil bigarrena izan zen Arronitzen

Guaixe 2021ko mai. 11a, 09:30
Lasterketa esprintean erabaki zen. Argazkilaria: Martin Early.

24. Borja Oses Memoriala esprintean erabaki zen eta Quesos Albenizko altsasuarra bigarren sailkatu zen. Sakana Groupeko Aritz Oiarbide 7. postuan sartu zen

Maiatzaren 1ean kadeteen mailako 24. Borja Oses Memoriala lasterketa jokatu zen Arronitzen. Lasterketa lehiatua izan zen, eta azkenean hirukote bat iritsi zen batera helmugara. Euren arteko esprintean Limousin-Oriako Urko Vidal gailendu zen, Quesos Albeniz taldeko Mikel Regil altsasuarraren aurretik. Top-Tenean Sakana Group taldeko Aritz Oiarbide sartu zen. Etxarriarra 7. sartu zen, 3 segundora. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 12. izan zen, Manex Zufiaurre (Sakana Group) 31., Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 37., Adrian Martinez (Sakana Group) 56. eta Anartz Garcia de Albeniz (Sakana Group) 66.