Txirrindularitza

Juniorrak: Unzilla, Aznar, Garro eta Erdozia Oloten Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2021ko mai. 7a, 10:30

Nafarroako juniorren mailako selekzioko kideak, Unzilla, Aznar, Garro eta Erdozia tartean. Argazkia: Nafarroako Txirrindularitza Federazioa.

41. Trofeu Primavera Oloteko Top-Tenean Mikel Unzilla 4. sailkatu zen eta Hugo Aznar 6. 

Asteburuan Nafarroako Junior Mailako Txirrindularitza selekzioarekin Oloten (Girona) aritu dira Quesos Albeniz-Burunda eta Sakana Group-Aralar taldeetako bina txirrindulari, Burundako Mikel Unzilla eta Hugo Aznar eta Aralarko Unai Garro eta Jon Erdozia txirrindulariak hain zuzen ere. Igandean Oloten jokatutako 41. Trofeu Primaveran aritu ziren, euren selekzioko taldekideekin batera: Ibai Azanza, Xabier Zabala eta Aimar Berango. 

Nafarroako junior mailako selekzioak lan bikaina egin zuen. Xabi Zabala eguneko ihesaldiaren protagonista izan zen. Txirrindulari nafarra 60 kilometrotan egon zen aurretik, baina helmugarako 4 kilometroren faltan tropelak irentsi zuen, baina tartekako helmugen txapelketa irabaztea lortu zuen. Gainontzeko nafarrek lan ona egin zuten, eta hiru sailkatu ziren Top-Tenean. Mikel Unzilla 4. sartu zen, Ibai Azanza 5. eta Hugo Aznar 6. Gainontzekoak berehala iritsi ziren: Xabier Zabala 12. sailkatu zen, Unai Garro 13., Jon Erdozia 17. eta Aimar Berango 21. 

Mikel Uncilla Zegamako podiumera igotzear
Kataluniatik sueltan, hurrengo egunean, igandean, juniorren mailako lasterketa jokatu zen Zegaman, 34. Elkartu Nahi Saria. Zegamakoa 75 kilometroko lasterketa gorabeheratsua zen, eta hirukote baten arteko esprintean erabaki zen txapelduna, Nicolas Alustiza (1:56:12). 20 segundora, Quesos Albenizko Mikel Uncilla sartu zen, 4. postuan, 20 segundora. Bere taldekide Hugo Aznar 8. izan zen, eta Sakana Group taldeko Aimar Tadeo 10. postuan, lesionatu eta gero errepidera bere buelta izan zen lasterketan. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Jon Erdozia (Sakana Group) 16. izan zen, Unai Garro (Sakana Group) 38., Sergio Lopez (Quesos Albeniz) 43. eta Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 44.
Taldekako sailkapenean Quesos Albeniz bigarrena izan zen, Ampo-Ikolan Sports taldearen atzetik.