Koronabirusa Sakanan

42 ikasle konfinatu dituzte

Guaixe 2021ko mai. 7a, 13:38

Ikasgela bat hutsik.

Herrialdean 81 ikasgela daude isolatuta, hau da, ikasgela guztien % 2,32.

Nafarroan guztira 156 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, eta 1.505 dira gaur egun etxean isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 2,43. Gelaka, 81 ikasgela konfinatu daude 44 ikastetxetan, hau da, ikasgela guztien % 2,32. Azken 24 orduetan konfinatutako ikasleen artean 42 sakandar daude. Etxarri Aranatzeko Andra Mariko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 14 ikasle eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 11 ikasle eta Altsasuko Zelandiko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 17.