Suhiltzaileek bi mendizale erreskatatu dituzte

Guaixe 2021ko mai. 10a, 11:31
Txurregin min hartutako mendizalearen erreskatea egiten. Argazkiak: @bomberos_na

Ostiralean Beriaingo Ihurbainen erreskatatu zuen, eta bezperan Txurregin.

Suhiltzaileen Erreskateko Talde Teknikoak eta Altsasuko suhiltzaileek 30 urteko mendizalea erreskatatu Beriaingo Ihurbainen ostiralean. Horretarako, helikopteroa behar izan zuten. Mendizaleak lagun bati telefonoz jakinarazi zion giharretako lesio bat zuela eta ezin zela mugitu. Laguna izan zen larrialdi zerbitzuetara deitu zuena. Suhiltzaileek erreskatatutako mendizalea Unanura jaitsi zuten eta han anbulantzian Altsasuko osasun etxera eraman zuten. 

Ostegunean, berriz, suhiltzaileek Txurregin min hartu zuen mendizalea erreskatatu zuten helikopteroz. Buruan kolpea zuen gizonak eta odoletan ari zen. Hemorragia eten eta ospitalera eraman zuten. 


Argazkia: @policiaforal_na

Bestalde, ostiralean, Nafarroako Gobernuaren larrialdi zerbitzuko helikopteroa Altsasuko suhiltzaileen parkera etorri zen. Larri gaixo zegoen pertsona bat, COVID-19 gaitzean positiboa izan zitekeena, Iruñeko ospitale gunera helikopteroz eraman zuten.