Futbola

Altsasuk ezin izan zuen Beti Kozkorren kontra

Guaixe 2021ko mai. 10a, 12:45

Erregional maila. 5. multzoa. 14. jardunaldia: Beti Kozkor B 2 – Altsasu 1

Altsasuk Lekunberrin jokatu zuen atzo Beti Kozkorren kontra. Partida hasi eta berehala Altsasuk sekulako jaurtiketa egin zuen, Beti Kozkorren atezainak gelditu zuena. Primerako aukera galdu zuten altsasuarrek. Hasiera horretan bi taldeak paretsu ibili ziren, ez zen inor gailentzen, eta horrela pasa zen lehen zatia. Bigarren zatian, corner baten ondoren Beti Kozkorreko Mikelek gola sartu zuen, jokalari baten kontra errebotatu zuen baloi bat aprobetxatuz, eta 84. minutuan iritsi zen Lekunberrikoen bigarren gola, hau ere corner baten ondoren lortutakoa, kasu honetan Unaik buruz sartutakoa. Altsasu saiatu zen, eta partidaren azken minutuan Larak Altsasuren gol bakarra sartu zuen. 

Erregional mailako liderra Gazte Berriak taldea da (30 puntu) eta Altsasu 5. postuan dago, 16 punturekin. Datorren jardunaldian Altsasuk sailkapenean 18 punturekin 4. den Arrotxapea hartuko du, arerio zuzena. 

Lagun Artea, geldirik
1. maila autonomikoan Lagun Arteak Erriberriren kontra jokatu beharra zuen asteburuan Erriberrin, baina Nafarroako Gobernuak Lakuntzako itxiera perimetrala luzatzea erabaki zuenez, Lakuntzako jokalariei ez zieten herritik ateratzea utzi eta partida atzeratu egin da.